Pasadan ostiralean, otsailaren 27an, Gazte UP ekitaldira joan ginen. Bost hitzaldi egon ziren. Hizlariek batez ere gazteen lan munduari buruz hitz egin zuten: nolakoa den, zer aukera dauden eta etorkizunean zer aurki dezakegun. Helburua gazteei informazioa ematea eta pixka bat orientatzea zen.
Hitzaldietan gauza interesgarriak kontatu zituzten, batez ere gaur egungo lan mundua nolakoa den eta gazteok zer aurki dezakegun etorkizunean. Batzuek beren esperientziak ere kontatu zituzten, eta hori ondo egon zen. Hala ere, nire ustez hitzaldi batzuk luzeegiak egin zitzaizkidan eta ez ziren oso entretenigarriak. Momentu batzuetan pixka bat aspergarria izan zen, eta zaila zen arreta mantentzea. Gainera, esandako gauza batzuk nahiko orokorrak iruditu zitzaizkidan.
Azken batean, Gazte UP ekitaldiak informazio interesgarria eman zuen, baina niretzat ez zen oso interesgarri izan. Agian dinamikoagoa izan balitz gehiago gustatuko litzaidake.
